KiVa programa martxan jarri da 'bullying'-ari aurre egiteko

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-01-13 09:42

GKB 1484297513467

Elgoibar Ikastola KiVa programa abiatu du, bullying edo eskola-jazarpen kasuak detektatzeko eta aurre egiteko. Egitasmoak guztion inplikazioa behar du: ikastetxeko profesionalena, ikasleena eta gurasoena. Datorren astean formazio saioak eskainiko zaizkie LHko gurasoei.

Urtarrilean hasi da Elgoibarko Ikastola KiVa programa aplikatzen, Ikastolen Elkarteko beste 51 ikastetxe bezalaxe. Programa honek aurrea hartu nahi die bullying edo eskola-jazarpen kasuei, prebentzioa landuta. Gainera, jazarpen kasuak gertatuz gero, eskuartzea ere aurreikusten du.

Eskola jazarpenari aurre egitea guztion lana delako, gurasook ere inplikatu beharra dugu. Datorren astean formazio saioa eskainiko da gurasoentzat. Guraso Kontseiluak parte hartzera animatu nahi zaituzte. Saioak:

  • Urtarrilak 18, asteazkena: LH 1, 2 eta 3ko gurasoentzat (18:30ean)

  • Urtarrilak 19, osteguna: LH 4, 5 eta 6ko gurasoentzat (Urtarrilaren 19an, 18:30ean)

Gaur amaituko da izenemate epea. Oraindik ez bazarete apuntatu, egizue klik hemen.

Ikastetxeko profesionalen artean eratu dute KiVa lan-taldea. Ondoko bideoan oso modu labur bezain argian azaldu digute taldea nola dagoen osatuta eta KiVa egitasmoaren bidez zer lortu nahi duen Ikastolak.

Hurrengo bideo honetan, berriz, Jabier Larrañaga zuzendariak eta Jon Vazquez Orientazio Departamentuko kideak egitasmoaren inguruko azalpen zehatzagoak eskaini dizkigute

Datuek erakusten dute eskola jazarpena fenomeno globala dela. Hala, mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %10ek jasan dute edo jasango dute bullying-a. Fenomeno globala eta larria, ikusten denez. Baina ez da hori datuek erakusten duten gauza deigarri bakarra. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira. Ikusle edo lekukoei dagokienez, horiek ere ikasleak, gehiago dira erasotzailearen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde agertzen direnak baino (%17). Besteak (%34) ez dira ohartuko eskola jazarpenaz.

Programa KiVa: La Ikastola ha iniciado el programa KiVa, que permitirá prevenir el bullying y actuar sobre posibles casos de acoso escolar que se pudieran dar. Para que salga adelante tenemos que implicarnos todas y todos: madres, padres, personal profesional y alumnado. La semana que viene hay un curso de formación para madres y padres de primaria. No faltéis, hay mucho en juego.