Kiva programa martxan Elgoibar Ikastolan

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-02-09 11:23

GKB 1486636035994

Kiva programaren ezarpenerako premiazkoak ziren ekintza guztiak burututa, programa jada martxan dago Elgoibar Ikastolan.

Irakasleen eta familien formazioak egin ondoren, KiVa egunarekin hasiera eman genion KiVa programari urtarrilaren 20an. Egun horretan, LHko ikasle guztiek hainbat ekintzetan parte hartu zuten; hala nola, bullying-aren aurkako muralak sortu, bertsoak abestu, KiVa logotipoa irudikatu guztien artean, etab.

Beraz, KiVa programa abian dugunez, prebentzioa lantzeko lehenengo saioak jada egin ditugu; eta KiVa taldea ere prest dago jazarpen kasuak kudeatzeko.

Programaren arrakasta ziurtatzeko familien inplikazioa ezinbestekoa dela kontuan izanik, ez ahaztu ikastolako webgunean gurasoen gida eskuragarri duzuela. Bertan jazarpenari eta programari buruzko hainbat informazio eskuragarri izateaz gain, etxean egin daitekeena ere azaltzen da; eta ez soilik jazarpen kasuetan, baita egunerokotasunean ere.

Jazarpenari aurre egitea erronka handia da, eta honi behar bezala erantzuteko funtsezkoa da familien eta ikastolaren arteko lankidetza sustatzea. KiVa-k dioen bezala: elkarrekin egin dezagun!

KiVa ya esta en marcha: YA se han realizado las primeras sesiones de prevención. El grupo KiVa está preparado para gestionar posibles casos de acoso escolar.