KiVa programa Elgoibar Ikastolako eremu guztietara iritsi da

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-08 12:58

GKB 1488974587235

Azken formazioak jangelako profesional guztiei eskainita, Kiva programa Elgoibar Ikastolako eremu guztietara iritsi da. Bestalde, KiVa abestia plazaratu dute, Juanjo Respaldizak egin ditu bertsoak eta Esne Beltzako Xabier Solanok jarri die musika. Hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=1VO4mZA_-nM

Eskola jazarpenaren aurkako KiVa programaren helburuetako bat bullying-aren aurkako klima sortzea denez, ezinbestekoa da ikastolako figura guztiek horren berri izatea; izan ere, KiVak gogorarazten digun bezala, eskola-jazarpenaren aurka borrokatzea guztion ardura da: elkarrekin egin dezagun!

Hori dela eta, jangelako orduetan ikastolan egoten diren profesional guztiek ere KiVa programaren inguruko informazio saio bat jaso dute horren nondik-norakoak ezagutzeko eta zituzten zalantzak eta kezkak argitzeko.

KiVa programa urtarriletik martxan dago ikastolan eta lehenengo ikasgaiak landu izan dira arrakasta handiarekin LHko ikasgela guztietan. Ikasleak oso gustura hartu dituzte saioak eta jada lehenengo kiva-arauak zehaztu dituzte taldean zein bakarka.

KiVa: Con la formación ofrecida a l@s profesionales del comedor, Elgoibar Ikastola ha completado la implantación del programa contra el bullying KiVa, que por otra parte ya tiene su canción.