KiVa programa 2017/18 ikasturtean

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-02-26 10:31

GKB 1519638217193

Iazko urtarrilean, Elgoibar Ikastolak jazarpenaren aurkako KiVa programa finlandiarra martxan jarri zuen. Hori horrela, 2017/18 ikasturtea KiVa programa bere osotasunean ezarri den lehenengoa dugu.

LH1eko ikasleentzat berriz KiVa saioak guztiz berriak izan dira, beraien lehenengo ikasturtea baita Lehen Hezkuntzan. Tutoreek diotenez umeak bertan lantzen diren dinamiketara oso azkar ohitu dira eta jada geletan hausnarketak egiten hasiak dira.

Horrez gain, Elgoibar Ikastolak KiVa programaren prebentzio lana (printzipioz, LH mailan lantzeko sortua) DBH 1. mailara luzatzea erabaki du, beraiek ere jarduera desberdinen bitartez jazarpenaren eta beraiek problematika horren aurrean duten rolaren inguruan hausnartu dezaten.

Eskuhartze protokoloa berriz ikastola osoan ezarri zen hasieratik Elgoibar Ikastolako KiVa taldeak edozein mailetan ematen diren kasuak kudeatzen baititu.

Programaren eraginkortasunaren lehen fruituak ere ikusi ahal izan ditugu urtero ikasle guztiek erantzuten duten galdetegiari esker, jazarpenarekiko lortzen ditugun emaitzak gero eta positiboagoak baitira.

Beti bezala, lerro hauek aprobetxatzen ditugu gogorarazteko programaren arrakasta ziurtatzeko familiaren inplikazioa ezinbestekoa dela, jazarpenari aurre egitea erronka handia baita. Horretarako, familiek etxetik ere jazarpenaren aurkako lana egin dezaten informazio lagungarria dute Elgoibar Ikastolako webguneko behealdean dagoen KiVa logotipoan (klik hemen). KiVa-k dioen bezala: elkarrekin jazarpena geldiaraz dezagun!

 

Programa KiVa completado en el curso 2017/18: Este curso se ha implantado en su totalidad el programa KiVa contra el acoso escolar. Las familias podemos colaborar en ello, tal y como se explica en la web del programa, accesible desde la web de Elgoibar Ikastola.