Guraso Kontseilua eta Kalamua saritu dituzte, mendizaletasuna sustatzeagatik
2016 urtean Elgoibarren nabarmendu diren kirolari entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu zituzten Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduan antolatutako Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan.
Mendizaletasunaren atalean, Ikastolako Guraso Kontseiluari eta Kalamua Herri Eskolako guraso elkarteari egokitu zitzaien aurtengo saria. Haur irteeren bitartez, azken urteetan, mendizaletasuna transmititzen egindako lan eta esfortzuarengatik eman zitzaigun saria.
BARREN aldizkariak ateratako arrgazkian Josu Zubiaurre, Ikastolako Guraso Kontseiluaren izenean, Aitzol Arriola Morkaiko Mendizale Elkarteko kidea eta Edu Uranga, Kalamua Guraso Elkarteko arduraduna ikus ditzakegu sari jasotzeko momentuan.
Iaz Luis Mendibil eta Modesto Cidek jaso zuten saria, Elgoibarko mendi ondarearen berreskurapenean eskaini duten laguntzagatik eta bereziki, Sargoate eta Muskurutxuko iturrien berreskurapenean egindako lanagatik.