Ikastola, korrika txiki, gazte eta handi

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2019-05-06 17:20

GKB 1557156420115

Ikastolako irakasle, guraso  eta ikasleek 21. Korrikan parte hartu zuten pasa den apirilaren 12an. Goizean goiz eta giro ezinhobean eraman zuten euskaren aldeko lekukoa Elgoibarko kaleetan barrena. Baina urduritasun eta emozioak  ez ziren hor amaitu. Izan ere, ikastolako ikasleek korrika txikian  eta gazte korrikan parte hartu zuten goiz guztian zehar. Herriko ikastetxe desberdinetako ikasleak elkartu ziren euskaren alde korrika egiteko. Ekitaldia manifestu bat irakurriz eta bertsoak kantatuz amaitu zen.