Berezia izango da igandeko Gurrutxaga krosa

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-29 09:40
1

GKB 1490689813996

Igande honetan, apirilak 2, goizeko 10:30etan hasita 750 korrikalaritik gora daude izena emanda 13 karrera desberdinetan parte hartzeko. Gogoratu azkenengo karreran parte hartu nahi dutenak, 2000 urtea baino lehen jaiotakoak, Udaletxean bertan eman ahal izango dutela izena. Animatu!!!

Aurtego edizioa berezia izango da.  Izan ere, iaz zendu ziren hiru pertsona gogoan izango bait dira. Batetik, Jose Gurrutxaga bera, urteetan korrikalari ezaguna eta krosari izena ematen dion herritarra.  Bestetik, urteetan kronometratzaile lanak burutu zituen Ricardo Garate. Eta azkenik, Elgoibar Ikastolak antolatzen dituen hainbat ekintzetan esatari lanetan aritu izan den Angel Iriondo. Hau dela eta, kroseko sari banaketaren hasieran, lora sorta eta kamiseta bana emango zaie beren familiartekoei.

Hona hemen lasterketen odutegia, luzera eta ibilbidea:

10:30etan (328 metro)

1. lasterketa: 2010ean jaiotako neskak.
2. lasterketa: 2010ean jaiotako mutilak.
3. lasterketa: 2009ean jaiotako neskak.
4. lasterketa: 2009ean jaiotako mutilak.


11:00etan (609 metro)

5. lasterketa: 2008ean jaiotako neskak.
6. lasterketa: 2008ean jaiotako mutilak.
7. lasterketa: 2007ean jaiotako neskak.
8. lasterketa: 2007ean jaiotako mutilak.


11:30etan (943 metro)

9. lasterketa: 2006ean jaiotako neskak.
10. lasterketa: 2006ean jaiotako mutilak.
11. lasterketa: 2005ean jaiotako neskak.
12. lasterketa: 2005ean jaiotako mutilak.


12:00etan (1.423 metro)

13. lasterketa: 2004, 2003, 2002 eta 2001ean jaiotako neska-mutilak (Buelta bat zikuitoari).

Azken lasterketa (3.613 metro)

2000 urtea baino lehen jaiotako edozein (3 buelta zirkuitoari). Aurrekoekin batera aterako dira 12:00etan.

Cross Gurrutxaga: El cross que se celebrará este domingo será especial, ya que notaremos la ausencia de tres personas implicadas con el mismo: el propio José Gurrutxaga, Guillermo Garate y Angel Iriondo, los tres fallecidos recientemente.