Hurrengo mendi irteera: Mutriku-Ondarru

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2019-03-05 09:41

GKB 1551775555056

Martxoak 10erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu:Mutriku-Ondarru

Oraingoan ere kostaldean ibiliko gara. Eguraldiak piskat lagun, ibilbide eder bezain atsegina burutuko dugu.
Gure mendi ibilaldia Mutrikuko portuan abiatuko dugu.  Autoak han aparkatuko ditugu.
Mutrikutik,  itxas baztarretik, Galdonamendi igo eta zeharkatuko dugu. Handik Saturraranera jeitsi eta Ondarrura joango gara.

Ondarrun, autobusez auto bila Mutrikura itzuliko gara , bazkaltzera etxera itzultzeko.
Igande goiz pasa eder bat pasatzeko ibilaldi eder bezain erraza.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.