Herriko denden garrantzia erakusten duen ipuina

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-12-19 10:43

GKB 1545212736616

5 eta 8 urte bitarteko gure seme-alabek Txankakua dendarien elkarteak argitaratutako ipuina ekarri dute etxera. “Bera eta ezinezko oparia” Jasone Osorok idatzi du eta Mikel Cornejo arduratu da ilustrazioez. Herriko denda txikien garrantzia erakusten du ipuinak, kaleetan bizitasuna eta herritarren arteko aurrez aurreko harremanak bultzatzen baitituzte.

2.300 ale plazaratu ditu Txankakuak, Elgoibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta doan banatuko dituzte eskoletan eta elkarteko dendetan.

Haurrentzako ipuina bada ere, mezua herritar guztientzat da; izan ere, bat dator elkartetik bultzatu nahi duten ideiarekin: "Elgoibarren bizi, erosi, herriak irabazi”.

 

Cuento infantil para recordarnos la importancia del comercio local: Se ha repartido en las escuelas el cuento “Bera eta ezinezko oparia”, escrito por Jasone Osoro e ilustrado por Mikel Cornejo.