Haur eta gazteen transexualitatea aztergai

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2019-02-06 11:36

GKB 1549449951225

Datorren ostiralean, hilaren 8an, haur eta gazteen transexualitatearen gaiarekin ekingo diegu aurtengo gurasoen prestakuntzako saioei. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, Kultur Etxeko sotoan, Aitzole Aranetak “Haur eta gazteen transexualitate egoerak: sexu aniztasunaren balioa” izeneko saioa eskainiko du. Aurreko ikasturteetan bezala, Elgoibarko ikastetxeek eta Udalak antolatu dituzte prestakuntza saioak.

“Nola sustatu familiatik berdinkideen arteko errespetua” da martxoko saioaren izenburua. Apirilean “Arauak, hazten laguntzen duten mugak” gaiari helduko zaio eta ikasturteko azken ekitaldian “Alkoholaren arriskuak nerabezaroak” gaia aztertuko dugu. Datorren ikasturtearen hasierarako saioak ere finkatuta daude: urrikoan adimen emozionalari buruz hitz egingo dugu, eta azarokoan, berriz, txikienei begira, “Lau hankatan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi? Haurren autonomia, erakutsi ala ikasi?” gaia landuko dugu.

Formación para madres y padres: Para comenzar las sesiones de este año, el próximo viernes a las 18:30 en el sotano de la Casa de Cultura Aitzole Araneta tratará el tema de “Situaciones de transexualidad en niñas, niños y jóvenes: el valor de la diversidad de sexos”.