Gurasoentzako bi ekitaldi martxoan
Gurasook bi saio interesgarri izango ditugu martxoan: “Irakurri aurretik irakurri” tailerra Gotzon Garate Udal Liburutegiaren eskutik eta “Nola sustatu familiatik berdinkideen arteko errespetua”, herriko ikastetxeek eta Udalak elkarlanean antolatzen dituzten formakuntza saioen barruan.
Martxoaren 12an “Irakurri aurretik irakurri” haur txikien gurasoentzako tailerra egingo da 18:00etatik aurrera liburutegian. Martxoaren 28an, berriz, Idoia Apaolaza psikopedagogoak “Nola sustatu familiatik berdinkideen arteko errespetua” gaia landuko du, 18:00etan hasita, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Gurasoentzako prestakuntza saioen zerrendari helduta, apirilaren 11n “Arauak, hazten laguntzen duten mugak” gaia aztertuko da. Maiatzean hiru saio izango ditugu: 7an “Adingabeak eta telefono mugikorrak”, Agenda 21en barruan eta Kontsumobideren eskutik; eta beste biak hilaren 25ean eta 30ean, “Alkoholaren arriskuak nerabezaroak” gaia aztertzeko.