Gurasoen lantaldeak martxan

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-12-12 16:20

GKB 1513155509994

Geletako ordezkariek eta guraso boluntarioek osatutako lantaldeak martxan dira. Baliabideak, Euskara, Formakuntza, Gizarteratzea, Komunikazioa eta Eskolaz kanpoko ekintzak taldeetan gaudenok azken asteotan egin ditugu 2017-2018 ikasturteko lehenengo bilerak. Gainera, guraso ordezkarien batzordeko Idazkaritza ere lanean ari da. Lantaldeen bidez, gurasoon partaidetza bultzatu eta dinamizatu nahi dugu.

Liburuen mailegu-sistema ezarri, kamisetak salgai, inauterietako jantziak osatu, euskararen aldeko ekimenetan partaide izan, hitzaldi eta jardunaldiak, Pilota eguna, Gurrutxaga Krosa, herriko hainbat erakunde eta talderekin elkarlanean aritu, mendi-irteerak, Oin Alai, Guraso Kontseiluaren bloga, boletina… orain arte gauza asko egin ditugu, eta askoz gehiago ere egin ditzakegu guztiok apur bat lagunduta. 

Lantaldeetako ateak zabalik daude lagundu nahi duten guraso guztientzat. Hona hemen taldeen e-mailak, harremanetan jarri nahi baduzue:

eigk.idazkaritza@elgoibarikastola.eus

eigk.formakuntza@elgoibarikastola.eus

eigk.eskolazkanpokoak@elgoibarikastola.eus

eigk.euskerataldea@elgoibarikastola.eus

eigk.komunikazioa@elgoibarikastola.eus

eigk.gizarteratzea@elgoibarikastola.eus

eigk.baliabideak@elgoibarikastola.eus

Grupos de trabajo en marcha: Los grupos de trabajo formados por las familias representantes de cada clase y l@s voluntarios/as están ya en marcha. Tod@s l@s que quieran colaborar en ellos serán muy bienvenidos. Podéis poneros en contacto a través de los emails.