Gurasoen Kontseilu berria, GKOB berria!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-11-06 21:13

GKB 1510043587795

Ikasturte berriarekin batera, geletako guraso-ordezkari berriak ditugu Gurasoen Kontseiluan eta baita GKOB ordezkarien batzordean ere. Ikasturteko lehenengo bileran, ordezkari diren gurasoek zein lantaldetan hartuko duten parte aukeratu zuten, eta asteon egingo du GKOB berriak lehen bilera. Ordezkarien kargua bi urterako da, eta epe horretan bakoitzak apur bat egin dezala da helburua, modu horretan, guztion artean, asmo asko eraman ahal izango baititugu aurrera. Gure lantaldeak dira: Baliabideak eta materiala, Euskara, Hezkuntza eta gurasoen formakuntza, Gizarteratzea eta herrian presentzia, Barne eta kanpo komunikazioa, Eskolaz kanpoko jardunak eta Idazkaritza.

Dakizuenez, ikasturte bakoitzeko ordezkari batek (14 lagunek) eta Kontseilu Errektoreko lehendakariak eta guraso batek osatzen dute GKOB. Hamalau laguneko taldearen erdia berritzen da urtero, lanak segida izan dezan. Aurtengo GKOBko kide dira: Kontseilu Errektoreko Ales Arrieta eta Txus Alzaga, Maialen Bilbao (HH2), HH3ko ordezkaria (erabakitzeke), Jon Gurutz Gorostiza (HH4), Eneritz Galdona (HH5), Aitzol Garmendia (LH1), Miren Mujika (LH2), Beñat Bilbao (LH3), Lorea Oteiza (LH4), Pedro Galarraga (LH5), Montse Arregi (LH6), Jose Manuel Almortza (DBH1), Xabier Bastida (DBH2), Izortze Otaegi (DBH3) eta Jaione Tudela (DBH4).

Bi urteren ondoren taldetik joan direnei eskerrona adierazi nahi diegu, batez ere gurekin lanean jarraitzen dutelako!!!: Maria Arrizabalaga, Nerea Sanz, J.Juan Gabilondo, Ane Guillo, Mirari Astigarraga, Idoia Urzainki eta Juan Ramon Astigarraga. Eta nola ez, eskerrik asko boluntario gisa fin-fin zabiltzaten guztioi!!!

 

Nuevo curso, nuevas familias representantes: L@s representantes del Consejo de Familias de este curso 2017-2018 eligieron en su primera reunión el grupo de trabajo con el que colaborarán durante el curso, junto con varios padres y madres voluntari@s. Se ha constituido también la comisión del consejo (GKOB, con un representante por curso y dos personas del Consejo Rector). Desde aquí, animamos a tod@a a participar en los grupos de trabajo, con un poco que hagamos cada un@ haremos muchas cosas!!!