Gurasoen arteko komunikazioa erraztu asmoz sortu dira Blog hau eta whatsapp sare berria

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-10-11 09:56

GKB 1476173608082

Elgoibarko Ikastolako gurasoen arteko komunikazioa errazteko tresna berriak martxan jartzen ari da Guraso Kontseilua. 2015eko ekainean hasi ginen buletin hau gurasoen artean hilero zabaltzen. Ikasturte honetan, gainera, whatsapp sare berria eratu dugu eta blog berria estreinatu dugu  http://blogak.eus/gkb helbidean.

Guraso Kontseilua indarberritzeari ekin genionean, garbi genuen gurasoen arteko komunikazioa hobetu behar genuela. Albiste buletin honen bidez Guraso Kontseiluaren bueltan lanean ari diren  lan-taldeak zertan ari diren informatu nahi ditugu. Dagoeneko Elgoibarko Ikastolako 715 gurasok jasotzen dute buletina. Jasotzen ez dutenek harpidetza egiteko aukera ere badute izen-abizenak eta email helbidea emanda.

Horrez gain, albisteak edozein momentutan eskuragarri izateko blog berria jarri dugu martxan ikasturte honetan, http://blogak.eus/gkb helbidean. Blog hau beste tresna bat gehiago da Guraso Kontseiluaren inguruko informazioa hobeto partekatzeko.

Bestalde, whatsapp sare berria eratu berri dugu, ikasturte hasierako bileretan gurasoen telefonoak jaso ondoren. Ikasgela bakoitzeko guraso ordezkarien ardura izango da gelako whatsapp taldea osatzea. Era berean, ikasgeletako ordezkari guztiak whatsapp talde batean egongo dira. Sare hau gurasoen artean komunikatzeko beste tresna bat izango da, une puntualetan erabiliko dena, batez ere presazko abisuak zabaltzeko.

Guraso Kontseiluak informatzeko bideak garatu ditu gehienbat, eta geroago beste kanal batzuk indartu beharko ditu gurasoen iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Era guztietara, Komunikazio lan-taldearen ateak zabalik daude, bai gurekin batera lan egiteko bai edozein ekarpen egiteko. Gure helbidea eigk.komunikazioa@elgoibarikastola.eus da.

Mejorando la comunicación: Guraso Kontseilua ha puesto en marcha este blog y la nueva red de whatsapp para hacer más fluida la comunicación entre el conjunto de madres y padres de nuestra Ikastola.


Utzi iruzkina: