Gurasoen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin 194 argazki jaso dira
Ikastolako gurasoen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpaina izan da, ikasturte honetan, Euskara Taldeak egindako lanik esanguratsuena. Azken egunetan, ‘Eman aurpegixa’ kanpainaren barruan, euskararen alde agertzen diren gurasoen selfie-ak edo argazkiak jasotzen aritu dira. 194 izan dira, azkenean, jasotako argazkiak.
Kanpainaren helburua izan da euskararen erabilera sustatzea ikastolako gurasoen artean, haiek ere aurpegia ematea euskararen alde; hau da, jendea animatzea eta ikusgarritasuna ematea.
Behin argazkiak jaso eta gero, argazkiak erakustea da helburua. Era horretara, mosaiko handi bat egingo dute jasotako argazki guztiekin. Mosaiko hori Ikastola Egunean ikusi ahal izango da.