Guraso Kontseilua hamaika saltsatan
Joan berri zaigun ikasturtean ere, hainbat ekimenetan hartu du parte Elgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluak, eta balantzea positiboa dela azpimarratu dute ordezkariek.
Sei lantaldetan banatuta aritu dira lanean geletako guraso ordezkariak eta boluntarioak, eta, esan bezala, 2017-2018 ikasturtearen balantze positiboa egin dute: “lantalde guztiak berrindartu dira, guraso ordezkari guztien partaidetzari esker. Bestelako eragile sozialekin elkarlan harremanak sendotu eta garatu dira, ikastolaren presentzia eta eragiteko gaitasuna biderkatuz”.
Balantzea egitean, Guraso Kontseiluko ordezkariek azpimarratu dute barne gizarteratze lan handia egin beharra dugula “gurasook konturatu gaitezen egiten dugun lanak eragin zuzena duela gure seme-alaben heziketaren eta bizi-kalitatearen hobekuntzan”.
Ikasturtea amaituta, oporraldi ona opa dizuegu guztioi, 2018-2019ari indarberrituta ekin diezaiogun!!!