Giro bikaina Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan
BARREN aldizkaria
Aurten ere primeran ospatu zuten haur eta irakasleek ikastolan Euskararen Nazioarteko Eguna.
Abenduaren 1ean Argitxo iratxoaren bisitak alaitu zituen txikienak, jolas egiteko eguna ere izan zuten nagusixeagoek, pregoia, hainbat film ikusi, txokolatada…
Baina ekimen eta ospakizunak ez ziren ikastola barrura mugatu, izan ere, Elgoibar ikastolaren proiektua herri mailako proiektu ere badela kontuan izanda Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldean Ikastolako Euskara Taldeko ordezkaritza ere aritu da lanean Euskaraldia delako egitasmoa aurrera ateratzeko.
Horren harira, abenduaren 3an herritarren aurrean aurkeztu zen Kalegoen plazan Euskaraldia egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan hiztunak aktibatzeko helburuarekin egingo den egitasmoa, hain zuzen ere.
Baina euskararen erabilera ez denez egun batzuetara bakarrik mugatzen hona hemen euskara taldekoen gomendio batzuk!
- Lehenengo hitza beti euskaraz egin
- Elkarrizketak euskarara ekartzen saiatu
- Euskaraz ulertzen dutenei euskaraz egin
- Lagun artean, familian, eskolan, lanean euskaraz egin
- E-postak, Whatsapp-ak… euksaraz idatzi eta irakurri
- Elebietan jasotzen dituzun agiriak euskaraz irakurri
- Ordenagailua, mugikorra… euskaraz konfiguratu eta erabili
- Euskarazko egunkari, aldizkari eta literatura irakurri
- Euskarazko telebista eta irratiak entzun…
Día del Euskera: No sólo hemos celebrado el Día del Euskera en la ikastola, sino que también hemos participado en el acto del 3 de diciembre con la intención de reafirmarnos en el impulso de nuestra lengua.