Gelako whatsapp taldea, gelako kontuen berri emateko tresna eraginkorra

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-11-06 21:16
1

GKB 1509999881529

Ikasturte hasierako bilera askotan sortu dituzte ordezkariek geletako whatsapp taldeak, baina badira oraindik ere horrelakorik ez dutenak. Gelako kontuak, proposamenak, ideiak, eta GKOBrekin lotutakoak berehala komentatzeko tresna eraginkorra denez, komenigarritzat jotzen dugu horrelakorik ez duten geletan ordezkariek whatsapp taldea sortzea.

Jakina, gelako whastapp taldearen erabilera egokia egitea komeni da. GKOBn jarraibide hauek onartu genituen joan den ikasturtean: gelako ordezkariak arduratuko dira gelako whatsapp taldea sortzeaz edo eguneratzeaz; erabilera arduratsua egitea proposatzen da: gelako gurasoentzat interesgarri izan daitezkeen gaietara mugatzea gelako whatsapp taldea; Gelako whatsapp taldeak Guraso Kontseiluko Ordezkari Batzordetik (GKOB) datozen informazioak guraso guztiei zabaltzeko tresna dira; era berean, gurasoek dituzten iradokizunak GKOBra bideratzeko tresna erabilgarria dira.

 

Grupo de whatsapp de clase: la mayoría de clases de la ikastola tiene su grupo de whatsapp, pero aún hay varias que no lo tienen. Es una herramienta útil para comunicarnos con rapidez y dar a conocer informaciones interesantes para la clase, por lo que se recomienda usar ese grupo sólo para dicho objetivo.