Fruta jolas-orduan

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-02-08 10:23

GKB 1486546093259

Urtarrilean ekimen polita jarri dute abian ikastolan, Agenda 21en barruan: ostiraleko jolas-ordurako etxetik fruta eramatera animatu dituzte gure seme-alabak. Ohitura osasungarriak bultzatzea da helburua, eta badirudi ideiak arrakasta izan duela.

HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4 mailetako haurrak ari dira ekimenean parte hartzen, anima ditzagun etxetik!

Gainera, fruta horien hondakinak eta bestelako zabor organikoa biltzeaz LH5 eta LH6 mailako ikasleak arduratzen dira. Astean birritan batu eta ostiraletan konposta egiteko gunera eramaten dute.

Fruta para el recreo: se ha puesto en marcha con éxito una iniciativa para que los y las alumnas de diversos cursos lleven los viernes fruta para comer en el recreo. Por otra parte, los y las alumnas de los últimos cursos de primaria se encargan de recoger los restos orgánicos que se generan y llevarlos al espacio para hacer compost.