Familientzako plan apartak ekainerako
Morkaikok adin guztietako herritarrentzat antolatzen dituen Natura irteeretako hiru izango ditugu ekainean, izarrak, txoriak eta espeleologia gaien ingurukoak, hain zuzen.
Hilaren 1erako “Izar gaua” antolatu dute, 22:00etan Idotorbeko aparkalekuan elkartuta, Jokin Martinez Gomez gidari dela. Hilaren 9ko irteeran txoriak izango dira protagonista, eta 16an, berriz, espeleologiari eskainitako irteera egingo da. Informazio gehiago morkaiko@morkaiko.eus helbidean.
Gainera, ekainaren 2an Debabarrena II. Raid familiarra egingo da Elgoibarren, Idotorben, hain zuzen. Hitzaldi teknikoa 10:30ean eta ekitaldiaren hasiera 11:00etan. Informazio gehiago: https://debabarrenaraid.wordpress.com/ibilbidea-recorrido-familiar/