EUSKARAREN TAMAINA munduan eta GEUREAN
Ba al dakizu…
Euskal hiztunak milioi bat inguru garela?
Munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen %10en artean dagoela euskara?
Wikipedian euskara 35.tokian dagoela 280 hizkuntzetatik, artikulu kopuruaren arabera?
eta Twitter erabiltzeko 38 hizkuntzen artean dagoela?
Ba al dakizu…
UNESCOren arabera XXI. mendean zehar gaur egungo 6.700 hizkuntzen erdiak desagertu egingo direla hizkuntzen arteko desoreka harremanak aldatzen ez badira?
eta Euskara arriskuan dagoen hizkuntza dela beste 3.300ekin batera?
ERRALDOIEN INGURUAN BIZI GARELAKO SENTITZEN GARA TXIKI, baina, Clavet barometroaren arabera euskara munduko 51. hizkuntza “pisutsuena” da.
Eta ba al dakizu …
Elgoibar ikastolako guraso eta haurron euskararen erabilera zenbatekoa den?
Egin al duzue inoiz hausnarketarik zein den zuen erabilera? Zenbat erabiltzen duzuen?
Gurasoen artean nola egiten duzue? Lagun artean? Haurrei? Erakunde ofizialetara zuzendutakoan? Lanean?
Elgoibar ikastolako gurasoen euskara taldetik horren inguruko hausnarketa edo reflexioa egitera animatu nahi zaituztegu eta hutsune edo hobetzekoei aurre egitera.