Eskerrik asko eta urte berri on!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-01-13 09:21

GKB 1484296665169

Arrakastatsua izan da oraingoan ere Gabon Zahar feriako Elgoibar Ikastolaren txosna, argazkiotan ikusten denez. Lanean jardun zutenei eta bertaratu zirenei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, bide batez, guztioi urte berri ona opatu.

Hainbat lagun aritu ziren urteko azken larunbateko txosnaren inguruan lanean, eta bertaratu zirenek bapo jan eta edan zuten, saiheski apurrik ere ez baitzen sobratu. Eskerrik asko guztioi!

Bereziki eskertu nahi ditugu Amaro, Armueta harategia, Beristain Logistika Banaketa SL, Bernardo Ecenarro, Debemen, Elgoibarko Udala, Eroski, Ziarda harategia, antolaketan eta egunean bertan parte hartu zuten ikastolako guraso eta profesionalak... eta nola ez, gurera hurbildu ziren herritar guztiak.

Gracias y feliz año nuevo: agradecimiento a tod@s l@s que participaron de una manera u otra en la txosna de la ikastola el día de la feria de Gabon Zahar. Aprovechamos para desearos a tod@ un buen año.