Eman aurpegixa euskararen alde, jarri aurpegia euskarari

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-04-20 12:56
1

GKB 1524222512627

Ikastolako gurasoen euskara taldeak sentsibilizazio kanpaina berria jarri nahi du martxan.

Gurasoei zuzendutako kanpaina da, gurasoen artean euskararen aldeko konpromisoa bultzatzeko hain zuzen ere.

Oraingoan, Euskararen alde aurpegia ematea da erronka. Horretarako, selfie bat ateratzea eskatzen dizuegu, ondoren parte hartzaile guztien argazkiekin mosaiko erraldoia osatzeko. Euskararen aldeko jarrera eta euskaraz gehiago egiteko konpromisoa hartzen duten gurasoen aurpegiekin osatu nahi dugu mosaikoa, komunitate handia osatzen dugula adierazteko.

Egitasmo honetan parte hartu nahi duzuen gurasook, argazkia atera eta ondoko helbidera emanaurpegixa@gmail.combidaltzeko eskatzen dizuegu apirilaren 15etik maiatzaren 15era biak barne.

Besterik gabe, animatu parte hartzera eta eman aurpegixa euskararen alde!

 

Damos la cara por el euskera: Hemos iniciado una campaña de sensibilización. Queremos fomentar el compromiso de las madres y padres con nuestra lengua.