Eguraldi goibela azken mendi irteeran

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-12-19 11:16

GKB 1545214644350

Joan zen igandeak 16an, haurren mendi irteera izan genuen. Zumaia Zarautz. Eguna erabat goibel esnatu zitzaigun. Euria ari zuen Elgoibarren. Jende asko eguraldiak sustatu bazuen arren , 10 haur eta beste horrenbeste nagusik trena hartu eta Zumaiara joan ginen.

Goiz pasa ederra egin genuen, itsasoa pare parean geneukala mahasti eta muino artean. Egia esan, goiz guzian zehar apenas lau tanta egin zizkigun. Hiru bat orduko mendi bueltaren ondoren, trenez Elgoibarren ginen  bazkaltzeko ordurako bueltan.

Datorren mendi irteera urtarrilak 20-an Moru mendira izango da.