Deba-Mutriku-Deba
Hasierako ideia Deba Mutriku bazen ere, guztira 70 bat lagun batu ginenez ,mendi irteera atzera Deban bukatzea erabaki genuen. Autobus urbanoan ez zegoen denontzako lekurik.
Goizean trenez Debara joan ginen. Eguraldi tristea eduki genuen, baina aspaldiko partez aterri. Santiago bidea jarraituz, Debatik Mutriku aldera jo genuen itxasoa eta Deba parean genituelarik. Kalbarioko ermitan indar berritu ondoren, Urkamendi tontorra igo genuen. Handik atzera Debara jaitsi ginen irteera zirkular bat burutuz. Bazkaltzerako Elgoibarren geunden bueltan.
Datorren mendi irteera Martxoak 11 izango da. Intxorta.