Bikaina!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-01-16 10:42

GKB 1516102071028

Jendetza bildu zen Elgoibar Ikastolaren txosnaren inguruan joan den abenduaren 30ean, Gabon Zaharreko ferian. Bideoan ikusten denez, jendetza barra kanpoan eta baita barruan ere, 120 boluntario baino gehiago, ikastolako guraso eta langileak, eta giro aparta. Etekina Pilota eguna eta Jose Gurrutxaga krosa finantzatzera bideratuko da. Herritarrek emandako diruarekin herriko ekimenak antolatzea da txosnaren helburua.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie, bereziki, Elgoibarko Udalari, Debemen Landa Garapen Elkarteari, Debabarrenako Mankomunitateari, Armueta eta Ziarda harategiei, Eroskiri, Manuel Amarori, Beristain Logistika Banaketak-i eta Bernardo Ecenarrori. Eta, nola ez, 120tik gora boluntarioei eta bertaratu zineten herritar guztiei.

Exitosa: La pasada feria de Gabon Zahar la txosna de la Ikastola tuvo un gran éxito de público y de voluntarios/as. Los beneficios se destinarán a organizar la Pilota Eguna y el cross Jose Gurrutxaga.