Bihotz Biriketako Bizkortzea, maiatzeko formakuntza-tailerra

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-04-26 09:24

GKB 1524727796880

Maiatzaren 9an, asteazkenez, egingo da Gurasoen Formakuntzako hurrengo saioa. Oraingoan Bihotz Biriketako Bizkortzea (BBB) egiten erakutsiko digute Pediatria zerbitzuko kideek. Saioa 18:00etan hasiko da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan.

Osakidetzaren arabera, “pertsona bati bihotza gelditu zaiola ikusiz gero, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) egin behar diogu. Esku-hartze zehatz batzuen multzoa da BBB, eta, horri esker, bihotzak odola ponpatzeari berrekin ahal izango dio eta fluxu/oxigenazio-faltak eragindako lesioak saihestu edo murriztu”. Bizkortze hori edonork egin dezakeela dio osasun-erakundeak, ez dela behar aparteko jakintzarik edo materialik.

Herriko ikastetxeek eta Udalak antolatzen dituzte formakuntza-saiook eta hurrengoa datorren urrian izango da, Nola ikasi ikasten? galderari erantzuteko.

Taller de Reanimación Cardio Pulmonar: Dentro de las actividades de formación para padres y madres, el día 9 de mayo se hará un taller de RCC en la sala de conferencias de la Casa de Cultura a partir de las 18:00.