Berdintasunaren aldeko Elgoibarko Emakumeen Udal Kontseiluan parte hartzeko deia

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-05-04 09:15

GKB 1493882679374

Emakumeen Kontseilua: sortu zuteneko argazkia.

Elgoibarko Udalak eta hainbat emakume elkartek “Berdintasunaren aldeko Elgoibarko Emakumeen Udal Kontseilua” jarri zuten martxan 2013. urtean. Kontseilua udalerriko emakumeen eta Udalaren arteko ordezkaritza, partaidetza eta elkarrizketa organoa da, eta helburu hauekin eratu zen:

  1. Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bideratzen diren herri politikei buruzko erabakiak hartzeko orduan aholkua ematea eta eragitea.
  2. Emakumeen mugimenduari zor zaion gizartearen aitorpena bultzatzea.
  3. Esparru guztietan benetako parte-hartzea bultzatzea eta emakumeen eskubideak defendatzea.
  4. Udal zerbitzuek eta politikek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen dutela gainbegiratzea.

Udaleko Berdintasuna sailetik Ikastolak ere parte har dezan gonbitea jaso dugu eta guraso guztioi zabaltzen dizuegu, norbaitek/norbaitzuk Ikastolako ordezkari gisara parte hartu nahi izanez gero. Baldintza bakarra emakumea izatea da.

Kontseilu hau hilabetean behin elkartzen da, asteartez, 16:30ean. Parte hartu nahiko lukeen emakumeak/ek bilera horietara joateko konpromisoa hartuko luke/lukete.

Inor interesaturik egonez gero, eskertuko genuke hurrengo helbidera idaztea eigk.gizarteratzea@elgoibarikastola.eus eta ondoren jarriko gara gu harremanetan interesa erakutsi duzuen guztiokin.

Consejo Municipal de Mujeres de Elgoibar por la Igualdad: El departamento de Igualdad del Ayuntamiento de Elgoibar ha invitado a la Ikastola a participar en el Consejo de Mujeres. Se reúne una vez al mes, los martes a las 16:30. Las mujeres de la Ikastola, madres y demás, que estén interesadas en participar pueden escribirnos al correo que aparece en el párrafo anterior.