Azaroaren 13ko mendi irteera Karakate ingurura perretxiko bila izango da
Hurrengo irteera azaroaren 13an izango da. Irteera hori Karakate Elkarte Mikologikoarekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin eta Herri Eskolako Kalamua elkartearekin batera antolatu du Morkaikok. Irteeran bertan perritxikoen mundu berezia landuko dugu. San Roketik Karakate aldera abiatuko gara, perretxiko bila. Gonbidatuta zaudete.
Urrian Morun izan ginen. Goizeko 9:30etan Kalegoen plazan 84 haur eta beste horrenbeste guraso elkartu ginen Moru aldera abiatzeko prest. Eguraldi iragarpena ona zen arren, ilun samar esnatu zen eguna. Abiatu orduko lehen tantak hasi ziren eta Sigma parean izugarrizko euri jasa bota zuen. Taldea osatzen zuten lagunen erdiak buelta ematea erabaki zuen, baina gainontzekook aurrera jo genuen.
Zorionez, huraxe izan zen goiz guztian egin zuen euri bakarra. Handik aurrera eguraldi ederra izan genuen eta lasai lasai Moru aldera igo ginen Saturixo aldetik. Moru gainera 40 haur ailegatu ziren
Sigma aldetik jaitsi ginen herrira eta 13:00 alderako sartu ginen herrigunean.