ALOÑA-ra irteera apirilaren 14-an
Maiatzak 14rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Aloña
Oraingoan barnekaldera joango gara Aloñara.
Azken hiru urteetan egutegian eduki dugun mendia da. Baina eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dugu irteera burutu.
Ea aurtengoan eguraldiak lagun Aloñara heltzen garen.
Gure mendi ibilbidea Arantzazuko parkinetik abiatuko da. Handik Durura joko dugu. Durun Aloñarako pista hartu eta poliki poliki altura irabaziz, tontorrera helduko gara.
Bueltako bidea igoerako berdina izango da.
Eguraldiak lagun, mendi bista eta paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dugu.
Urteko ibilbide luze eta menditsuena da irteera hau. Mendian piskat ibiltzen den edozein haur edo nagusik egiteko modukoa da ordea.
Eguerdirako Arantzazun bueltan egotea da asmoa.
- https://eu.wikiloc.com/
ibilbide-senderismo/alona- arantzazu-1683992 - Luzera:+/- 9 Km
- Desnibela: +/- 600 m
- Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!