Abenduaren 3an, jalgi hadi plazara lagun batekin!
Aurten, Euskararen Egunean, ez da gure hizkuntzaren aldeko ekintza sinbolikorik izango. Horren ordez, euskaraz egiteko metodologia berria aurkeztuko du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak. Abenduaren 3an, 13:00etan, Kalegoen plazara azaltzeko deia egin dute, eta lagun batekin etortzeko eskatu.
Deialdian esan dutenez, “euskararen kontua zure ardura ere badela pentsatzen baduzu edota zure hizkuntza-ohiturak aldatzeko aukerak daudela uste baduzu, azaldu Kalegoen plazara abenduaren 3an, 13:00etan, zuk aukeratutako lagun batekin!”.
Azken urteetan Euskararen eguneko ekitaldiek izan duten arrakasta ikusita, seguru aurten ere beteko dugula plaza. Lehen pausoa izango da.