9.046 kilo elikagai eta 5.544 € bonotan
Joan den urtearen amaieran Elgoibarren egindako elikagaien bilketa erraldoiak zenbaki potoloak utzi zituen, Gurutze Gorritik eta Bergarako elikagaien bankutik azaldu dutenez: guztira 9.046 kilo elikagai eta 5.544 €-ko bonoak bildu ziren.
Elgoibar Ikastolako gurasoak ere partaide izan dituen ekimenean 75 lagunek eman zuten izena herriko 3 saltokitan (Eroskiren bietan eta BM-n) txandak egiteko. Gainera, CD Elgoibar eta Sanlo kirol elkarteek “Jokalari bat kilo bat” kanpainaren bidez bat egin zuten bilketarekin.
Aurten ere izango da halakorik. Garrantzitsua izango da boluntario mordoxka biltzea.