26. Gurrutxaga kros gozagarria!
Apirilaren 7an, eguraldia lagun, 26. Gurrutxaga Kros gozagarria izan genuen Elgoibarko kaleetan barrena. Parte hartzaile ugari bildu zen herriko plazan, izan ere Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetako 784 eskola-umek zuten izena emanda. Aurten, korrikalarien kamiseta gorrian, “Eman aurpegia euskerian alde” ageri zen. Bestalde, gusaro, ikasle eta irakasleek azken zatian korrikaren aldeko pankarta erakutsi zuten. 12 lasterketa jokatu ziren guztira oso giro ederrean, lehiaren gainetik laguntasuna eta alaitasuna nagusitu zirelarik. Eskerrak guraso, irakasle, ikasle, babesle eta laguntzaile guztioi hain egun zoragarri eta gozagarria borobiltzen laguntzeagatik.