2019 urterako kirol egutegia
Pasa den Urtarrilak 21-ean hasi zen 2019 urteko kirol egutegia.
Azkenaldiko haurren mendi irteeretan eguraldia ez dugu lagun izan, eta honetan ere, euria aurreikusita zegoen. Hala ere, 7 haur ausart animatu ziren Morurantz. Euria emanda zegoen arren, ia ibilbide guzian ateri egin zigun. Morura igo eta hango herrixkari buruzko azalpen batzuek entzun ondoren ordubatetako bueltan ziren herrian.
Datorren irteera Otsailak 17an izango da ARNOra. Ea eguraldi hobea dugun!
Pilota eguna eta haur krosaren egunak ere zehaztu direnez, Ekainerarteko haurrentzako definituta dauden kirol ekintzen egutegia laburbiltzen dizuegu:
OTSAILA:
7an Mendi haur irteera Morkaiko-rekin ARNO-ra (618m)
MARTXOA:
9an XXII. Pilota eguna
10ean Mendi haur irteera Morkaiko-rekin MUTRIKUTIK ONDARROARA
APIRILA:
7an Jose Gurrutxaga krosa
14an: Mendi haur irteera Morkaiko-rekin ALOÑA-ra (1286m)
MAIATZA:
11an MORKAIKO EGUNA
25ean Debabarreneko V Raid-a +II. Raid familiarra