EL CORAZON PARTIO!
Blogen inguruan hitz batzuk, ni orain gutxi hasi nintzen hauten parte hartzen eta oso leku interesgarriak iruditu zaizkit bakoitzak bere iritziak plazaratzeko. Gauza asko egin daitezke blog batekin eta edozein gauzari buruz idatzi eta irakurri ere.
Baina ni gaurko honetan blogak gorroto ditut, egia esateko MSNan daude espazio edo txokoei buruz ari naiz. Agur goizean bururatu zait lagun baten txokoan sartzea bere argazkiak ikusi asmoz eta hara non ikusi dudan nire neska lagun ohia beste mutiko batekin.
Denbora honetan gaizki pasa dut eta ia ia aurrera ateratzen hasia nintzen nire bakardade eta tristetasunetik, baina honek berriro ere ondoratu nau barru barruraino. Bihotzak taupadaka hasi da gero eta azkarrago tripak gora ta behera eta azkenik kaka larria ere.
Nire galdera hau da; pertsona honek ( alegia nire neska lagunaren laguna eta nire laguna zena) nahita egingo zuen hau jakinda ni argazki horiek ikusteko aukera daukadala?
Nor daki baina niri oso susmagarria iruditzen zait hau guztia espero dut oker egotea baina momentu honetan daukat “el corazon partio”.
Maitasuna ez da Askatasuna!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: