BIGARREN HERIOTZA ASTEBETEAN
Roberto Saiz Olmos euskal presoa hil da kartzelan
2006/03/03
Aranjuezko espetxean zendu da Portugaleteko presoa. Kartzelako iturriek jakitera eman dutenez, bihotzekoak jota hil da. 2003ko irailean atxilotu zuten, ETArekin zerikusia zuelakoan, eta epaiketaren zain zegoen.
Roberto Saiz Olmos 41 urteko preso bizkaitarra hil da Aranjuezeko espetxean, kartzelako arduradunek jakitera eman duenez. Portugaletekoa 2003ko irailean atxilotu zuen Ertzaintzak, ETAren Bizkaia taldearekin zerikusia zuelakoan.
Espetxetik zabaldu dituzten datuen arabera, bihotzekoak jota hilda gaur goizean. Antza, haren ziegakidea ohartu da Saiz gaizki zegoela eta funtzionarioei ohartarazi die. Berehala eraman dute erizaintzara eta han hil da, betiere, espetxetik jakinarazi dutenez. Antza, larrialdi zerbitzuak ere bertara joan dira, baina ezin izan dute ezer egin. 10:50 aldera zendu da.
Askatasuna
Askatasunak beste bertsio bat eman du. Elkarte horrek adierazi duenez, gaur goizean "enkartelada bat burutzen ari zenean, bihotzekoak jota hil da". Protesta egiten ari zela, gaizki sentitu eta konortea galdu omen du. Funtzionario batek eman ei dio ondoren Saizen ziegakideari heriotzaren berri.
Askatasunak gogor salatu du gertatutakoa eta "sakabanaketa politikari" egotzi dio Portugaleteko presoaren heriotza.
AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIAK
Iruzkinak
Utzi iruzkina: