Jaio naiz! Eta...jaio ez banintz zer?

geukerditzendugulako 1456133241843 Geuk erditzen dugulako! | 2009-03-17 15:23

Kaixo, guztioi eta ongi etorri Geuk erditzen dugulako blogera!

Blog hau, 2.lauhileko honetan egin behar dugun Mendeberri proiektuaren ardatza da. Ardatza soilik, hemendik aurrera blog honi bizia ematea baita gure helburua. Hemen, abortuaren gaia landuko dugu erlijioaren ikuspuntutik. Beno, landu eta geure ikuspuntua azaldu, noski.

 Denok edo ia denok dugu gai honen  inguruan zerbait esateko, emakume zein gizon, zahar nahiz gazte...hori dela eta emakume eta gazte garen momentutik, guk gure ikuspuntua azalduko dugu, geurea eta ez zuona.

Abortuaren gaiak izugarrizko ibilbidea du gure gizartean, pausoak eman dira, aurrera zein atzera, baina, hala ere eskubide gisan ez da aitortu inoiz, gutxi batzuk lor dezaketen zerbait izan da eta halaxe darrai.

Gure aldetik besterik ez, sarreratxo honekin zera esan nahi dugu, abortuak eskubide izan behar lukeela eta ez delitu. Bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna duelako, geurea delako gorputza eta ez abortua debekatu nahi duten horiena!

Besterik gabe, ondo izan eta hurrengo idatzirarte!

 

 


Utzi iruzkina: