Milioi erdi pertsona inguru bildu dira Biziaren aldeko martxan
Biziaren aldeko manifestazioa martxoaren 29an ospatu zen Madrilen
Jone Etxabe, Julene Frantzesena, Izaskun Fernandez de Arroyabe / Eskoriatza
Manifestazioa, Madrilgo erdigunean. madridpress.com
Martxoaren 29an egin zen Biziaren aldeko martxan, milioi erdi pertsona bildu zen antolatzaileen arabera. Martxa hau Madrilgo erdigunean hasi eta amaitu zen.
“Ez dago hiltzeko eskubiderik, bizitzekoa baizik” izenburupean abiatu zen martxa Madrilgo erdigunetik. Manifestazioaren helburua, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak aurkeztu zuen abortuaren legearen erreformari ezezkoa ematea izan da.
Familia ugari bildu zen hiriburuko kaleetan eta festa giroan egin zen martxa. Espainiar gobernua eta abortuaren aurkako oihu eta pankarta artean.
Madrilekoaz gain, Espainiako beste hainbat hiritan ere ospatu ziren kontzentrazio ezberdinak: Almerian, Bartzelonan, Iruñean, Zaragozan…besteak beste. Europaz bestalde ere izan ziren halakoak. Buenos Aires (Argentina), Lima (Peru) eta Sao Paulon (Brasil).
Ospakizun hau, Biziaren aldeko astean egin zen, martxoaren 25ean ospatzen den Biziaren aldeko nazioarteko egunarekin bat eginez.
Politikarien presentzia
Nahiz eta alderdi politikoek ez babestu manifestaldia, bazen politikariren bat edo beste. Horien artean, Diputatuen kongresuan idazkari nagusi eta PPko diputatu den, Jorge Fernández Madrilgo alkate ohia, José María Álvarez del Manzano Popularren diputatu, Vicente Pujalte eta PPko senatari Luis Peral.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: