Jaio naiz! Eta...jaio ez banintz, zer?

geuerditzengarelako 1456133237309 Geu erditzen garelako! | 2009-04-22 17:43

Kaixo, guztioi eta ongi etorri Geu erditzen garelako blogera!

Blog hau da 2.lauhileko Mendeberri proiektuaren ardatza. Ardatza soilik, hemendik aurrera blog honi bizia ematea baita gure helburua. Hemen, abortuaren gaia landuko dugu erlijioaren ikuspuntutik. Landu eta geure ikuspuntua azaldu, noski.

Denok edo ia denok dugu gai honen  inguruan zerbait esateko, emakume zein gizon, zahar nahiz gazte...hori dela eta, emakume eta gazte garenez, guk geure ikuspuntua azalduko dugu, geurea eta ez zuona.

Abortuaren gaiak izugarrizko ibilbidea du gure gizartean, pausoak eman dira, aurrera zein atzera, baina, hala ere, eskubide gisan ez da aitortu inoiz, gutxi batzuk lor dezaketen zerbait izan da eta halaxe izaten jarraitzen du.

Gure aldetik besterik ez, sarreratxo honekin honakoa esan nahi dugu, abortuak eskubide izan behar lukeela eta ez delitu. Bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna duelako, geurea delako gorputza eta ez abortua debekatu nahi duten horiena!

Besterik gabe, ondo izan eta hurrengo idatzira arte!


Utzi iruzkina: