ETIKA ETA MORALAREKIN JOLASTEN DENEAN

geuerditzengarelako 1456133237309 Geu erditzen garelako! | 2009-04-30 18:48

Jone Etxabe, Julene Frantzesena eta Izaskun Fdez. de Arroyabe/ Eskoriatza

 

Abortuaren aurkako kanpainaren aurkezpena egin zuen apezpiku-batzarreko idazkari eta bozeramaileak, martxoaren 16an

 

Apezpikuen-batzarreko bozeramaile eta idazkari, José Antonio Martínez Caminok, Biziaren aldeko jardunaldia aurkeztu zuen martxoaren 16an, Madrilen egindako prentsaurrekoan. Ospakizun hau, martxoaren 25ean egin zen eta aurten izaera berezia izan du abortuak sortu duen hika-mika dela eta.

 

Izan ere, Zapateroren gobernuak abortuaren legean aldaketa batzuk egitea proposatu du. Aldaketa hauek honakoak dira: abortatzeko aukera izatea gurasoen baimenik gabe 16 urte egin ostean eta 14-22 aste bitartean fetuaren edo amaren arazoak baldin badira tarteko, prozesuarekin eteteko aukera izatea.

 

Kanpaina honek, 1.300 publizitate horma izan ditu 37 hiriburutan. Publizitate horma horretaz aparte 30.000 kartel eta 8.000.000 eskuorri izan dira RTVE-ek jakinarazi duenez. Kanpainako irudian haur bat eta katamotz kume bat ageri dira. Azken honen gainean “babestutako katamotza” idatzita ikus daiteke, haurrak galdera hau luzatzen duen bitartean: “Eta ni?...Babestu nire bizitza!”

 

Aste Santuan protagonista

 

      1237951934073lazo-blancodn

Nazareno bat, 2009ko Sevillako Aste Santuan.              público.es

 

Abortuari aurka egiteko beste ahalegin bat izan zen Aste Santuan. Jai hauetan ospatzen diren prozesioetako partaide batzuk, Elizak egindako kanpainaren alde egin zuten. Kordobako kofradiak adibidez, kanpainarekin bat egin zuen eta horretarako, lazo zuriak jarri zizkioten gurutzeei El Periódico-k aditzera eman zuenez.

 

“Kofradia askok ez zuten Elizaren kanpainarekin lotu nahi izan Aste Santuan “

Aste Santua pasa ostean ikusi ahal izan zen kofradia gutxi batzuk soilik jarri zutela lazo zuri hori prozesioetan. Izan ere, kofradia askok ez zuten Elizaren kanpaina Aste Santuarekin batu nahi izan.

Kanpainari kritika

 

Aste Santuan Kofradia batzuk elizaren kanpainari kritika egin bazioten ere, beste hainbat elkarte ere altxatu da kanpaina honen aurka, horren adibide argia da Asamblea de Mujeres de Cantabria. Erakunde honen ustez, Espainiako Gobernuak Elizari ematen dizkion laguntzak kontrolpean egon behar lukete, izan ere, kanpaina hau gizartearen zati handi batek ez du ongi ikusten.

 

Elizak erakunde feministen kritikak ez ezik, biologiarekin lotuta edo zerikusia duten taldeen kritikak ere jaso ditu El Correo Gallego-k dionez. Kanpainan agertzen den katamotza iberiarra dela diote kanpaina buruek eta horrek sortu du ekologista eta Elizaren arteko liskarra. Estación Biológica de Doñana talde ekologistaren ustez, karteletan katamotz mota hauen desagerpenarekin jolastu da, eta hori izan da talde honen kritikaren ardatza. Ekintza hau gustu txarrekoa eta etika gabekoa dela iruditzen baitzaie.

 

Estatu espainiarreko hainbat herritan Elizaren kanpaina nabarmendu den arren,  pentsatzeko modu horrekin bat ez datozen taldeek euren kartelak kaleratu dituzte. Kartel hauetan, katamotza eta ume bat agertu beharrean emakume baten irudia ikus daiteke. Emakume honek haurrak zuen esaldi bera du gainean: “Eta ni?...Babestu nire bizitza”

obispo

José Antonio Martínez Camino                                          elpais.com

apezpikuen-batzarreko      

idazkaria kanpainaren aurkezpenean.


Utzi iruzkina: