Euskal Herriko Isurialdeak
EUSKAL HERRIKO IBAI ISURIALDEAK eskema
1-Euskal Herriko ibai isurialdeen mapa honetan zera ikus dezakegu :
2-Definizioa :Ibai isurialdeak:
Isurialde hidrografikoa urak itsaso berera bidaltzen dituzten arroen multzoa da
3-Euskal Herriko ibaiek Bizkaiko itsasoko isurialdera eta isurialde mediterraneora isuri .
3.1. Isurialde Atlantikoa edo Bizkaiko itsasokoa
Kokapena:Uren banalerroaren (Gorbeia ,....) iparraldeko lurrak :Bizkaia (Otxandioko kubeta izan ezik), Gipuzkoa (Altzania ibaiaren goi-ibarra izan ezik) eta Arabako, Nafarroako ipar-mendebaldea eta Iparraldeko gehiena .
Ur banalerrotik itsasora luzera txikia :(50 eta 60 km bitartean) ,horregatik ibaien luzera laburra.Aldapa handikoak desnibela %25ekoa eta ibaien indar handia. Higadurak V itxurako haran estuak eta luzeak Ibaien- norabidea ipar-hegoaldekoa, tolestura-ardatzekiko zeharkakoa , itsasoarekiko perpendikularra eta ibaien sarea ortogonala; ibaiadar nagusiek haranak luzetara zeharkatu , tolesduraren norabide berberekoak(Butroi, Ibaizabal).
Ibai arroak ugariak eta txikiak .Ibaien emaria ugaria eta nahiko erregularra, arro horretako klima ozeanikoa. Euri-erregimen ozeanikoa , ur-emari gehien udazkenean eta neguan egiten, eta ur-emari gutxien, udan.
Isurialde honetako harririk ugariena kareharria iragazkorra eta landarediz estalia egoenez ura xurgatu .Gizakiak urez hornitzeko urtegiak edo ur-biltegi txikiak.Ibai nagusienak Ibaizabal,Nerbioi,Deba, Oria ,Urola, eta Bidasoa .
3.2. Isurialde mediterraneoa Uren banalerroaren hegoaldean kokatutako Nafarroa eta Arabako lurren zatirik handienak hartzen , eta urak Ebro ibaiak bildu.
Ibaien luzera ertaina, Ebro eta Zadorra luzeenak.Goi-ibarretan izan ezik zeharkatutako mailak, txikiagoak . Ibai- sareak egitura sinpleagoa: ibaiek, hegoaldeko norabidean,higadurak haran zabalak eta nahiko lauak zulatu eta meandroak sortu .Beraz ,isurialde honetako arroak zabalagoak.
Isurialdean klima mediterraneo kontinentarra nagusi , , prezipitazioak urriak, eta udako tenperaturak beroagatik ,ibaien emaria irregularra .
Euri-erregimen mediterraneoa.Ur-emariak gorakada nabarmena udaberriko eta udazkeneko prezipitazioekin batera , eta udan agorraldi sakonak.Alderdi honetako harria edo materiala urak xurgatzen kareharri iragazkorra iparraldean eta hegoalderago buztin irazgaitza nagusiena .Ebro sakonuneko landaredia urria eta buztinezko materiala egonez uholdeak erraztu.
Prezipitazio urriagatik gizakiak urtegiak eta ubideak eraiki.Ibai nagusiak:Ega,Arga ;Aragoi,Zadorra eta Ebro .
Nabarmedu:Uraren politika eta erabileraren kontzientzia
Iturria:Euskal Herriko Atlasa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: