Espainiako harriak

geohistoria 1456133196060 geo eta historia | 2008-05-20 13:29

1-Iturri geografikoaren mota (gaikako kartografia).

 

2-Irudikatutako fenomeno geografikoa (erliebea...). Maparen izenburua eta legenda hartu behar dira kontuan.

3- Espazio geografikoa eta kronologia.

Espainiako  harrien (litologia)  inguruko gaikako mapa honetan ,koropleten bidez, zera ikus dezakegu: 

 

 

1-lrudikatutako fenomeno geografikoaren definizioa

                                                                                               

Bilakaera  geologikoa: harri mota arabera

hiru inguru  :silizezkoa ,kare-harrizkoa  eta buztinezkoa                                                                                                 buztinezkoa  

 higadura desberdinekoa     erliebe mota bat modelatu      :          granitikoa, karstikoa, buztinezkoa 

                                                                          

2- Espazioan kokatu edo banaketaren ezaugarriak zehaztu (inguruak eta bakoitzaren ezaugarriak bereizi).

 

3- Arlo bakoitzeko fenomeno geografikoa azaltzea: arrazoiak eta ondorioak.

2.-Harri bakoitzaren ezaugarriak azaltzeko puntuak :

Harriaren kokapena.

Harri mota :definizioa.

Harriaren jatorria (aroa).

Harriaren higadura :motak

 

Silizezko eremua

a)      Jatorria: Aro Aurrekanbriarreko eta lehen aroko harri zaharrez

b)      Kokapena.Penintsulako mendebaldean aurkitu:(Galizian, Leon probintzian eta Extremaduran), adarrak Sistema Zentralerantz, Toledoko mendietara,Sierra Morenara , Pirinioetako ardatzean  Iberiar sistema, Kataluniako Kostaldeko mendikatea ,Mendikate Penibetikoaren zatia.

c)      Harri nagusiak:  neiss ,kuartzita,... , ugariena granitoa

d)      DefinizioaGranitoa lehen aroko edo lehenagoko  harri magmatiko ,plutonikoa,lurraren  barruan eratuta , galdatze egoera eraginez solidotu,lurrazalera igotzera behartuta. Kolore argia, grisaxka, eta kuartzo, feldespato eta mikazko ale lodiak;haranetan eta aldapa  gutxiko inguruetan lodiera handia, granitoa arrailduren edo arrakalen saretik abiatuz aldatzen. Emaitza desberdina garaieraren arabera.

e)      Modelaketa: kristalinoa eta zurruna , era askotako elementuek eraldatu Garaieraren arabera : .

f)       1-Urak guztiz eraldatu  granitoa kimikoki eta harea arre-horiak  sortu. Haranetan eta malda txikiko aldapetan geruza oso lodiak.

-Goi mendietan, ura arrailduren artean sartu eta barruan izoztean, izotzak presioa eginez pitzaduretan , harriak apurtu. ;ondorioz, ertzak eta harri gorrizko horma bertikalak eratu ,mendi barrenetan hartxingadiak edo apurtutako harri zati piloak metatu.

2-Granitoa arraildura sare bategatik eraldatua:

 Inguru ez hain garaietan, eraldaketa gainazalarekiko arraildura paraleloak edo perpendikularrak. Paraleloetan , granitoa ezkatatu , harri gogorra, apurka-apurka, disgregatu . Paisajea uhin itxurakoa ,biribildua . Perpendikularrak badira, bolak eratu:a) bata bestearen gainean pilatzen dira (torrak) ; b) mendi begietan edo barrenetan batzen , itxura bitxiak (kaos granitikoa edo haitz tokiak).

 

b)Kareharrizko eremua

Jatorria:Bigarren aroan pilatu , hirugarrenean tolestutako  sedimentuekin  osaturik .

KokapenaKare-harrizko lurrek iraulitako Z baten itxura dute eta Aurrepirinioetan, Euskal mendietan, Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatian, Iberiar sistema, Kataluniako Kostaldeko mendikatearen zati batean eta mendikate Subbetikoan aurki ditzakegu.

Definizioa :Harri nagusia karezkoa: harri sedimentarioa; hau da lurraren kanpoaldean eratua. Ibaiek, ozeanoek, haizeak edo izotzak lehendik zeuden harrien zatiak edo organismoak garraiatu eta,  jalki. Kareharria, nagusiki,kaltzio karbonatoa. Hildako organismoen kareharrien zatiekin (kareharri organikoak) , higadurak suntzitutako kareharrien  zatiekin (kareharri detritikoak ) edo uretako kaltzio karbonatoa hauspeatzean(hauspeatze kareharriak)sortua.

Higatze prozedura:Harri gogorra da eta arraildurak haustean, baina C02-z betetako euri urak oso erraz disolbatu  arrailduretan  sartuz:

Erliebe karstikoa eratu, lur azalean :

-          -.Lenarrak. Ildo edo erreten luze eta zorrotzak

-          - Arroila edo zintzurrak. Ibaiek zulaturiko ibar  ireki eta sakonak, ertz zorrotzekoak.

-          - Poljeak. Ibar itxiak dira, hondo horizontalekoak ,  eta ura hartu ahala zabaltzen. Ura ponor   edo  hobi izeneko putzuetatik galtzen.Noizbait  urez betez  aintzira bihurtu.

-          -.Dolina edo torkak. Leize itxiak dira, ura gelditzen den lekuetan ,forma borobilduak ,putzu....).

-          Lur azpian:

-          - Haitzuloak. Kare-harrizko lurretan ura barrura sartu ,lur azpitik egindako bidean. Haitzuloetan estalaktitak (sabaiko itoginetako urak kaltzio karbonatoagatik), estalagmitak (behean batzen den uragatik). Infiltraturiko ura berriro azaleratu, iturburuetan, sorguneetan ,ibaietako "begietan" .

-          - Leizeak. Gainazala eta lur azpiko zuloak lotu irekiune estuak

 

c) Buztinezko eremua

 

Jatorria:Hirugarren Aroaren amaieran eta laugarrenean jalkitakoa.

Definizioa jalkitako harri sedimentario iragazgaitzaz eta kolore arrea duenaz (buztin, tuparri eta igeltsuz) osaturik dago jalkitze arroetako erdigunean eta material gogorragoz arroen ekialdeko gunean.

Kokapena: Ipar eta Hegoaldeko mesetetako sakonuneak, Ebro , Guadalquivirren sakonuneak ,mediterranear itsasertzeko zabaldi alubialak .

Buztinezko erliebea funtsean horizontala da (ordokiak eta zabaldiak), tolesturek ukitu ez.

 Higadura azkarra, materialak bigunak direlako.Uhin itxurako erliebeak :Ibaiek ibarrak zulatu , egitura horizontalak banatuta, baina laster higatuak.

Badland edo karkabak : Aldi bero eta lehor luzeak eta euri jasa labur eta gogorrak txandaka, landareen babesgarririk ez (Penintsularen HEan), latsetako urak isurialdeak karraskatzean.

 

Erliebe  ezberdinen higadura

 

Hiru eremu bakoitzean ohizkoa ,era askotako jatorria eta gogortasuneko harriak Higadurak modu ezberdinetan jardungo, orduan, erliebe ezberdinak, geruzen maldaren arabera.

-Geruzak horizontalak eta txandaka gogorrak eta bigunak badira, mahai izeneko muinoak eratzen. Tontorra horizontala geruza gogorrari dagokio , ertz leunak , geruza bigunei.

Ertzak  arinago higatzen, azkenean, mahaiak murriztu eta muino bakartua ,lehengo erliebearen aztarna bihurtu.

Amaieran, geruza  horizontala gogorra ere galdu   muino aurrea

Modu honetako erliebea Mesetako jalkitze arroetan, Ebro eta Guadalquivirren ibarretan eta Toledoko mendietan eta Sistema Zentralean ikus daiteke.

Geruzak malda txikikoak eta txandaka material geruza gogor eta bigunekoak  txandakatu 

 aldaparen zatiak:       

 bizkarra edo iruntzia dago, malda txikiko geruza gogor batez osatua  , malda handikoa

aurrealdea, goian geruza gogorra behean geruza biguna; eta biguna ahurra, higadura azkarragoagatik.

-          

Aldapa erliebea

-         Geruzak  tolestuta daudenean, erliebe appalachiensea eta jurasikoa eratzen dituzte.

-         Erliebe apalachiensea mendigune hertziniar zaharretan.

-         Ezaugarria gailur paralelo, luze, estu eta garaiera berdinekoak

-         Gailurrak harri gogorrez osatuta , artean,harri bigunagoetan zabaldutako sakonuneak.

-         Kokapena:Asturiasen, Ea ,Navia ibaien ibarretan ,Somiedoko inguruetan, Toledoko mendietan ,Sierra Morenan .

-         Erliebe jurasikoa mendikate gazteetan

-         Txandaka, tolestura ganbilak (antiklinalak) ahurrak (sinklinalak). Antiklinaletan  uraren higadurak:

-         tontorrekiko paralelo diren haranak (haran antiklinal edo combeak) perpendikularrak direnak (cluseak) sortu.Geruza  gogorra hondatu denean, higadurak arin sakontzen du erliebea, azpian geruza bigunak aurkitzen. Haran antiklinalak zabaltzen  heinean, haran sinklinalak murriztu egiten ,mendilerro txiki (haran eseki) bihurtzen .Orduan, erliebea alderantzizkoa.

-         Kokapena: Iberiar sistema, Kantabriar mendikatea, Pirinioak ,mendikate Betikoak .

 

 


Utzi iruzkina: