Ebaluaziorako oharrak
HISTORIA MINTEGIA
EBALUAKETA : GEOGRAFIA
Legearen arabera ebaluaketa jarraia da eta zenbaki osoak erabili behar dira:1,2.
Historia Mintegiko partaide guztien adostasunarekin ebaluaketako nota era honetan banatuko da :
Konzeptuak: : 1go eta 2.Batxilergoan , froga idatziaren bidez, e.a.eta Prozedurak : 1go eta 2.Batxilergoan ,) ,froga idatziaren bidez.. 9 puntu balioko dute.
Jarrerak 1go eta 2.Batxilergoan :puntu 1 balioko du ;Eguneroko lana.. Koadernoa (ariketak)...
Ebaluatzeko irakasleak hiru arlotako notak hartzen ditu.
Gainditzeko : Hiru noten banaketak 5 bat emotean.
1-Konzeptuak : edo zerbait buruz jakitea . Froga idatziaren bidez aztertuko da.
Definizioak , gaia logikaz eta ordenean azalduta egotea Konzeptuen barruan sartzen dira , oinarrizko konzeptuak jakitea , ideia nagusiak ateratzea .
2-Prozedurak : Zerbait egiten jakitea .Egunero egiten ditugun ariketak . Froga idatziaren bidez aztertuko da.
Alderdi batetik prozedura orokorrak ditugu :Koadernoa(osorik ,garbi eta ordenaturik) , eskemak, laburpenak , ortografia ....
Bestetik ikasgai bakoitzari dagozkienak :
Konparaketak ( berdintasunak,ezberdintasunak ;jarraipenak eta aldaketak ),sailkatzea ( eskemak, informazioa ordenatzea ) , aplikatzea (grafikak, mapak eta irudiak egitea ) ;astertzea ( informazioa sakabanatuz ) ,ondorioak ateratzea ( zergatiak eta ondorioak , gertakizunak berreraiki ), erlazionatzea ( historia -geografi-arte edo ekonomia ,gizartea eta politika ) ,komentarioak egitea ( lana logikaz egitea ), baloratzea (alderdi onak eta txarrak aurkitzea ).
Historia:Iruzkinak egitea.
Ekonomia: ariketak egitea.
Arte : Iruzkinak eginez e.a.
Geografia :mapak, konparaketak ,komentarioak ,grafikak.....
KOADERNOA EDOZEIN MOMENTUTAN EDO EBALUAKETA AURREAN ENTREGATU BEHARKO DA.
3-Jarrera : nola zauden klasean.
Jarreraren barruan alderdi hauek kontutan hartu behar ditugu :
Norberekidetasuna eta ardura : Ikasle edo irakasleren batek azaltzean zain egotea .
Lana edo alegina egitea klasean . Errespetoa :bakoitzaren txanda eta eritziari zerbait eztabaidatzen danean. Lagunkidetasuna taldeka zerbait egin behar danean.
Inguruko edo klaseko materiala errespetatzea.Hezkuntza eta Euskaraz egitea.
Behar denean ixiltasuna mantentzea edo baxu hitz egitea.
Berreskurapena : Arlo guztiena (konzeptuak , prozedurak eta jarrera) edo hoietariko batena (konzeptuak :froga idatziaz ) prozedura ( ariketaren bidez baina froga idatzian ) jarrera ( hilabete
batean ).
Zerbait aldatzekotan Mintegiak erabakiko luke edo irakasle bakoitzak egokituko du.(Lanak edo..)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: