Segi gazte erakundeak Borroka Eguna deitu du urtarrilaren 12rako
Borroka eguna deitu du SEGI-k urtarrilaren 12an, Espainiako auzitegi gorenak, hemendik eta urtarrilak 18ra bitarte aditzera eman dezakeen gazte erakundearen aurkako ebazpena dela eta.
SEGI gazte erakundearen oharra:
Espainiako auzitegi gorenak hemendik eta urtarrilak 18ra bitarte eman dezakeen gazte erakundearen aurkako ebazpena dela eta,SEGI gazte erakundeak zilegitasunik gabeko erabaki eta tribunal batek inposatu nahi duen eraso berria baldintzatzearren,BORROKA EGUNA deitzen du datoren urtarrilaren 12an,ostirala.
Horrela goizean irakaskuntzan paroak egitera deitzen du SEGIk eta baita mobilizazioak ere.Era berean, arratsaldean Euskal Herriko txoko desberdinetan manifestazioak izango dira.
Euskal Gazteriak ezin du inolaz ere onartu bere etorkizuna baldintzatzera datorren eta inposaketa bidez ezarriko duten Euskal herriaren aurkako eraso hau.Gainera egoera politikoan eta aurrerantzean ere oso egoera larriak sor ditzakeen ebazpen baten aurrean aurkitzen gara, eta hori horrela borrokarako deia luzatzen diogu bai euskal gazteriari eta bai euskal jendarteari.Argi eta garbi sententzia ori plazaratzera goaz.
"bakea" lortzeko "irmotasuna" duela diote PSOEk eta bere buru den ZPk;baina alderdi interesen arabera baliatuko duten sententzia honek konfrontazioa besterik ez du ekarriko eta gatazka politikoa gainditzeko prozesu oro bideraezin bihurtuko du.
SEGI gazte erakundeak deia egin nahi dio euskal gazteriari Euskal Herriaren aurkako eraso honi hortzak erakustera,eta beraz, uratrrilaren 12an izango diren mobilizazio eta manifestazio guztietan parte hartzera.