Gernikako hainbat gazte taldek antolaturik "busturialdeko hitza"ren aldeko jaia burutuko da bihar gernikan.

gaztetaaske 1456133184438 JARRAI-HAIKA-SEGI | 2007-02-09 11:21

busturialdeko hitza egunkariak arazo ekonomiko larriak dauzka, zeren eta eskualdeko ia udal gehienek ez diote diru laguntzarik ematen eta egunkari honek bizi duen egoera oso larria da. Urte bete pasatxo ditu egunkarik eta bigarren urteaurrena kolokan dago.Bermeo eta Muruetako udalek ematen diote dirulaguntza soilik busturialdeko hitzari.

Eskualdean oso harrera hona izan du egunkariak 2000 harpidedun baino gehiago ditu eta 3000ra heltzeko asmoarekin harpidedun bakoitzari txarteltxo bat banatu diete bertan harpidedun berri baten datuak sartzeko,hau da harpidedun abkoitzak beste harpidedun bat lor dezan.

Bihar manifestazioa burutuko da eguerdiko 13:00etan gernikan"hitza aurrera" lemapean eta iluntzean 20:00 aldera kontzertuak izango dira trinkete antitxokoan.Trinkete ezagutzen ez duenak Gaztetxetik oso urbil dago tren geltokiaren beste aldean.berton izango diren kontzertuen artean; -kill ministers eta Aterkings taldeak izango dira.

21:30etan Astra Gaztetxean:

                              -The UskiĀ“s             -Leihotikan

beraz animatu gernikatik pasatzen asteburu honetan, bildutako diru guztia busturialdeko hitzarentzat izango da

web gune intergarriak: www.busturialdekohitza.info eta www.astragernikentzako.tk


Utzi iruzkina: