saguak
Saguek ez dute ikusmen oso ona, eta, harritzekoa bada ere, bibotea erabiltzen dute txatartegi eta estoldatan beren buruak gidatzeko.
Saguek bibotea nola erabiltzen duten aztertzen orduak eman dituzte Illinois-ko bi ingeniarik, eta, hara!, bibotedun errobot bat garatu dute.
Saguek, bibotea zerbaiten aurretik igarota, aurrean daukatenaren irudia egiten dute buruan. Eta ez hori bakarrik! Laborategiko esperimentuetan ikusi dutenaren arabera, material desberdinen artean bereizteko gai dira saguak bibotearen bidez; beraz, ez dute oztopoak saihesteko soilik erabiltzen.
Bada, eraiki duten robotak gauza bera egiten du!
Asmatzaileek uste dute, egunen batean, beste planeta batzuk esploratzen dituzten roboten mugikortasuna erraztuko dutela halako bibote biomimetikoa erabiliz, edota ur-azpian dabiltzan roboten nabigazioan lagunduko dutela. Batek daki!
Kontua da, lagunok, animalien portaerak aztertzen askotan garatu direla animalien mekanismoak imitatzen dituzten gailuak... adibidez, ikusiko zenuten beldar-ibilgailuak edo garai bateko hegazkinak, ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: