Dagoeneko denok ezagutzen dugu Durangoko jaietan gertatu zena. Neska batek poltsikoko telefonoa galdu zuen eta haren barruan zeuzkan bideo pribatuak Euskal Herri osora zabaldu ziren. Kasu honen detaileak, guztiok ezagutzen ditugu; nor den neska hori, zertan lan egiten zuen, nork aurkitu zuen mugikorra, nork bidali zituen bideoak … Horregatik ez du merezi neska horretaz gehiago hitz egitea, berak gehiegi izan du dagoeneko. Bestalde kasu honek eragin duen eztabaida pil-pilean dago oraindik. Intimitatearen inbasio baten aurrean gaude? Arriskutsua da gaur egun gauza pribatuak interneten jartzea edo mugikorrean eramatea? Parrandako argazkiak eta beste zenbait argazki pribaturekin kontu handiz ibili behar gara. Interneteko kultura honetan edonork eduki dezake sarrera gure dokumentu pribatuetara. Gaur egun internetera igotzen ditugun argazkiak auskalo zer eragin edukiko duten gure etorkizunean. Laneko nagusiak ikusten baditu, zer pentsatuko du gutaz? Durangoko neskatoari gertatu zitzaiona askoz bidegabekoa da, intimitatearen inbasio argia. Baina gu ere tuentian eskegitzen ditugun argazkiekin, adibidez, erne ibili behar gara. Kontuz ibili, internet askotan ez da jokoa eta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: