ERREGE KOPA!!
Gaur 25 urte betetzen dira Athleticek lortutako azken Kopa titulutik
Aurten bezala aurkaria F.C. Bartzelona izan zen. Endikak sartu zuen partidako gol bakarra 14. minutuan eta finala Santiago Bernabeun jokatu zen.
Gaur, maiatzaren 5a, 25 urte betetzen dira Athleticek azken Kopa garaipena lortu zuenetik eta bihar zortzi, Errege Kopako final batera itzuliko da talde zuri-gorria. Mestallan jokatuko da final hori maiatzaren 13an.
Mestallan Athleticen aurkaria 1984ko maiatzaren 5ean izan zen Klub berdina izango da ; F.C. Bartzelona. Endikak 14. minutuan lortu zuen golak eman zien garaipena bizkaitarrei.
Final hura bi taldeetako jokalariek izan zuten borrokagatik gogoratzen da oraindik. Ikuskizun negargarria ezbairik gabe.
Orduko Barça ere talde bikainarekin iritsi zen finalera, jokalari onenekin eta horien artean mundu mailako bi izar: Diego Armando Maradona argentinarra eta Bernd Schuster alemaniarra.
Katalanen nagusitasuna ez zen nahikoa izan, partida nahasi baten erori ziren eta Athleticek bikain eutsi zion lehen minutuetan sartutako galari eta markagailuan zuen abantailari (1-0). Aulkian ere, bi entrenatzaile ezberdin; Cesar Luis Menotti (Barça) alde batetik eta Javier Clemente (Athletic). Biek liskarren bat izan zuten aurretik ere.
Finala Santiago Bernabeun jokatu zen eta hauek izan ziren bi taldeen hamaikakoak:
Athletic Club: Zubizarreta; Urkiaga, Liceranzu, Goikoetxea, Nuñez; De Andres, Patxi Salinas, Urtubi; Dani, Endika (Sarabia, 60. min) eta Argote (Gallego, 86. min).
FC Bartzelona: Urruti; Sanchez, Migueli, Alexanco, Julio Alberto; Victor, Schuster, Rojo (Clos, 62. min); Marcos, Maradona eta Carrasco.
Partidako gol bakarra Endika Guarrotxenak sartu zuen 14. minutuan eta epailea Angel Franco Martinez izan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: