Galtzerdiari bira eta bira....

No profile photo Gaskoinia | 2016-04-21 14:36
2

gaskoinia 1461242546168

Azken urteotan mendebaldeko 3 lurraldeon stablishment botere guneetatik somatzen da nolabaiteko limurkeri bat baskonizazio berantiarraren (BB) teoriarengandik maitatua zein ferekatua nahi izaiterat.

Teoria honek ba omen dezake intenzionalitate politiko bat. Izan ere EAEko erromatar garaiko zeltiberiar izakera aldarrikatuaz, egungo Nafarroa eta Gaskoniarekiko desberdintasun “autonomikoa” justifikatzen baita; eta are gehiago edo larriago den zerbait: Euskara ere bigarren mailako ikur identitarioa bihurtu; erran nahi baita berau ez baitzela barduliar, karistiar eta autrigoidarren jatorrizko hizkuntza, kasu.

Nire uste xume eta apalean, ez dago arrazoi nahikorik BBaren sostengurako. Zentzuzko bibliografía apur bat besterik irakurtzerik ez omen sasiteoria hau zalantzan jartzeko eta poubellera bazterrarazteko.

Dena den, BB-tarrak ere oker dabiltza nolabaiteko trufa-leloaz erranik, ez “bertakoa” (Kaiku esnea bezala) baizik eta Akitaniarra dela EAEtar jatorri etno-kulturala….”-oh, zein pena zuek abertzaleondako ezta "frantziarrak" izatea orain?”

Ba jakin omen bezate esne marka arrats untsa omentzen dutela BB-tarrek. Sasiteoria egia balitz ere, Gaskoinia osatzen dugun blogkideok behintzat, galtzerdiari bira emanik, txit harro baikeundeke Pirinioz gaindiko jatorri hipotekiko horretaz.

Dena den jarraitzaileok, izan prest galtzerdi gehiago Arandietatik Garonara herri berdina garela-ginela gezurtatu nahi duten guziei irribarrez erantzuteko.


Utzi iruzkina: