Leihoak?

Leihoak? Garaigoikoa | 2016-10-10 08:58
1

Leihoak?

Hizkuntza bat hiltzen denean, munduari begiratzeko leiho bat ixten dela esan ohi da (metaforen gerratea ematen du honek). Ez nau sekula ase metafora horrek, baina, tira, guztiek erabiltzen badute …

Orain dela gutxi, ordea, buelta bat eman diot metaforari, eta ez, ez nau asetzen. Eta ez asetzearen errua Jakoba Errekondok eta bere Bizi-baratzea liburuak du. Hango irakurgaiak nire buruko irabiagailuan sartu eta hauxe galdetu nion neure buruari: hizkuntzak zer dira, munduari begiratzeko leihoak ala munduari egokitzeko moduak?


Beraz, ez al litzateke egokiago esatea hizkuntza bat hiltzen denean, munduari egokitzeko modu bat hil egin dela?


Utzi iruzkina: